IRRATIA
Elkarrizketa
Iñigo Santxo
Abokatua eta EH Kirolako kidea

«Espainiar legediak dioenaz harago, nazioarteko federazioek izango dute azken hitza»

Espainiako Kirol Legea lantzeko prozesuan parte hartu zuen Iñigo Santxo abokatuak, testu artikulatuak aurrera egin ostean honek dakartzan aukerak eta oztopoak aztertu ditu NAIZ Irratian.

Iñigo Santxo Espainiako Kongresuan Kirol Legearen inguruan egin zuen agerraldian (Congreso)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


«Urrats garrantzitsua» da Iñigo Santxo abokatuaren ustez Espainiako Kirol Lege berrian hainbat euskal selekziori ireki zaien ofizialtasunerako bidea, baina «zuhurtzia» eskatu du NAIZ Irratian egin duen lehen balorazioan. 

Lege honen osaera prozesuan parte hartu zuen Iñigo Santxok, EH Kirolaren izenean orduan. Emaitza ikusita azpimarra hurrengo urratsetan jarri du, espainiar legedia baino nazioarteko federazioak direlako azken hitza dutenak. Onerako eta txarrerako. Espainiaren balekoarekin nazioarteko federaziotara jo beharko dute euskal federazioek ofizialtasun eske; baina irekitako bideak ere aukera emango du espainiar legediak kontrakoa esan arren nazioartean aitorpena lortzeko.