IRRATIA

Leku eta estilo askotariko musika

∫ateliteak 4x4

Sateliteak (Sateliteak)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Euskal Herrian hasi eta amaitu dugu gaurko saioa, nahiz eta bidean leku eta estilo ugari ukitu ditugun. Arima Soul proiektuaren lan berria ezagutu dugu, Mitto Koronkon rapero Bilbotarra ere  izan da gaur ere gurean edota Ibon RG eta Luis André -k Hegoa Diskak zigiluan atera berri duten lanaren zati batzuk entzuteko aukera izan dugu besteak beste. Lost Twin, Madrid 79, Phran edota Andrae Durden musikarien lanak ere jartzeko tartea atera dugu, baita WLDV Bilbotarrak Bordello a Parigi zigiluan kaleratuko duen kantua. Amaitzeko, Selektah Kolektiboaren azken diskoaren 20. urteurrena ospatu dugu.