Heriotza zigorra, 45 urte luzeko borroka
Giza eskubide oinarrizkoena apurtuz, 38 dira oraindik heriotza zigor polemikoa legedian duten herrialdeak. Eskuragarri dauden datuen arabera, 579 izan ziren pasa den urtean bizitzeko eskubideari uko egitera behartuak izan zirenak.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
2003. urteaz geroztik, urriaren 10ean Heriotza Zigorraren aurkako Munduko Eguna ospatzen dugu. Heriotza zigorraren aurkako Munduko Koalizioak bultzatutako ekimena da, heriotza zigorra desagerrarazi nahi duten erakunde abolizionistak biltzeko helburuarekin.
2021an gutxienez 579 pertsona erail zituzten mundu osoan, hau da, 2020an erregistratutakoak baino %20 gehiago. Txina, Iran, Egipto, Arabia Saudi eta Siria dira, hurrenez hurren, heriotza zigorra baliatuta exekuzio gehien egiten dituzten herrialdeak.
AEBetan ere indarrean dago, baina ez herrialde osoan, 50 estatuetatik 23k bertan behera utzi dute heriotza zigorra, eta beste hirutan luzamendua dago. Japonian ere legezkoa da, homizidio edo traizio kasuetan.
Heriotzara kondenatutako pertsonen profilek badute antzekotasunik, asko baitira ingurune ekonomiko ahuletatik edo sozialki baztertutako sektoreetatik datozenak. Kasuak kasu, AEBetan Pablo Ibarren kasuak oihartzun handia izan du; izan ere, 16 urte luzez Starkeko presondegiko heriotzaren korridorean egoteak agerian uzten du zigorraren krudelkeria.
Zigorren aldeko betiko argudioa apurtuz, ez da frogatu krimena murrizteko kartzela baino eraginkorragoa denik, are gehiago, eraginkortasuna lausoa da, hainbat baitira heriotza zigorraren aurrean isiltasunaren alde egiten duten herrialdeak.