IRRATIA

Denetatik, eta ona

∫ateliteak 4x3

L’Espoir Underground artistaren ‘Insomnio’ lan berria (L’Espoir Underground)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Laugarren denboraldi berri honetako hirugarren atalean, denetatik eta ona izan dugu. 125. ∫ateliteak-en edizio hau Iruñean hasi da, Haus of Beats zigiluak kaleratu berri duen L’Espoir Underground artistaren lan berria entzunaz. Nafarroako hiriburutik datorkigu ere Estralurtarrak proiektu misteriotsua, eta euren lan berri eta gomendagarria ezagutzeko parada izan dugu. Gasteiztik ere pasa gara, Benizzeren beste kantu elegante bat entzuteko. Gazzi, Broken Lip & rumbpler, Floating Points-en azkenak ere izan dira gaur gurean, baita rap eta rnb apur bat Madlib edota Sudan Archivesen eskutik. Amaitzeko, euskal perla!