«Rockaren frontaltasuna hautsi eta dantzagarritasuneruntz joan nahi dugu»
'Zain' izena du Dukkah talde andoaindarraren azken lanak. 2017an kaleratu zuten lehenengo diskoa, eta pixkanaka doinu dantzagarriagoetara jo dute.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Aimar Urruzuno gitarrajole eta kantariak, Eva Sierra baxujoleak eta Ruben Requena bateriajoleak osatzen dute Dukkhan takdea. 2017an 'Dukkah' izeneko lehen diskoa kaleratu zuten, Andoaingo Gaztetxean eta Iparra studioan grabatua, 2019an 'Jainko Berriak deseraikiz' bigarren lana, eta aurten argitaratu dute 'Zain', azken lana.
Rock-a oinarri dutela, estilo ugariren nahasketa egin dute disko honetan. Ahotsaren presentzia handia, mezu sakonak baina baita zati instrumentalen pisua ere, mantsoago eta garbiagoa batzuetan, azkarrago eta astunago besteetan, baina beti energiaz gainezka. «Gure lehenengo ideia stoner musika egitea zen, baina denborarekin moldatzen joan gara eta hona iritsi gara; musika dantzagarri eta elektronikoagoa» aitortu digute.
Hirukote formatuan aritu dira hasieratik. «Hiru da formatu onena, denek egin behar dugu arraun, hutsuneak bete egin behar dira, autoexigentzia puntu bat ematen digu» esan digu Urruzunok. «Rockaren frontaltasuna hautsi eta dantzagarritasuneruntz joan nahi dugu».
Bigarren Kafean elkarrizketa akustikoa eskaini digute.