IRRATIA

Firfiran; Bigarren Kafearen podcast umela

Kaixomaitia.eus webguneak -euskaldunon harremanetarako guneak- eta Bigarren Kafeak elkarlanean 'Firfiran' sortu dute, ipuin erotikoen podcasta. 

Firfiran, Bigarren Kafean (Bigarren Kafea)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Sexualitateak hori du, ikusi gabe ere gozatu daitekeela. Entzumenaz baliatuta, plazeraren munduan murgilduko gara 'Firfiran' ekimenarekin, bi astez behin. Kaixo Maitiak antolatutako II. Kontaketa Erotikoen Lehiaketaren finalera iritsi ziren ipuinak hartu eta ahotsa jarri diegu, ingurune kitzikagarri bat sortzeko. 

Aukeratutako lehena 'Inspirazio Basa' izan da, Irati Goikoetxea Asurabarrenak idatzia. Libe da protagonista, eta etxera ezusteko bisitari bat etorri zaio. Lehiaketaren bigarren saria eskuratu zuen. «Lo hartu aurreko une horietan, gure barneratze bidai horietan, egiten ditugun jolasetatik dator inspirazioa» aitortu digu Goikoetxeak.

«Giltzetako bat hori da, oheratu eta lo ametsetan murgildu aurreko egoera horretan begiak itxi eta inspirazioari gozamenerantz joaten uztea» esan digu. Gozatu dezagun.