Esti Urresola: «Aktore ez profesionalak aukeratzea hautu politikoa izan da»
Ia oharkabean, politika egiten dute Estibaliz Urresola Solaguren zuzendariaren 'Cuerdas' filmeko protagonistek. Desagertzear dago emakumeen abesbatza eta herriko enpresa kutsazaileenak eskainitako dirua onartu ala ez erabaki beharko dute. Pertsonala politikoa dela baieztatu digu film laburrak.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
1969an, Carol Hanischek, Amerikako Estatu Batuetako Emakumeen Askapenerako Mugimenduko kideak, «Pertsonala politikoa da» idatzi zuen. Ordura arte etxeko trapu zaharrak zirenak kolektibo bilakatu ziren eta beraz, politiko.
Ia oharkabean, politika egiten dute Estibaliz Urresola Solaguren zuzendariaren 'Cuerdas' filmeko protagonistek. Ritak (Begoña Suárez) bilera garrantzitsu bat du bere kantu-kideekin, emakume abesbatza desegiteko arriskuan baitago, entsegu-lokala alokatzeko erabiltzen zuten diru-laguntza galdu dute eta. Hala ere, herritik metro gutxira dagoen petrolio-findegi handi bezain kutsazaileak babesa eskaini dio taldeari. Batzuentzat, salbazioa izango da, besteentzat, muga gaindiezina.
Bilboko Ekofeminismo jardunaldi batzuetan erabaki zuen gaiari buruzko pelikula bat egin nahi zuela. «Ez nintzen istorien bila joan, baina bertan ikusitako gauzek barrenak hartu ninduten». Eta orduan erabaki zuen emakume ahaldunduak irudikatu nahi zituela, «60 urtetik gorako emakumeak, borrokan, euren errealitateak partekatzen».
Aktore profesionalak eta ez profesionalak aukeratu ditu zuzendariak, Abesbatza batean eta Antzerki talde batean topatu ditu aktoreak; «balio erantsi izugarria da».
Dokumental izatetik gertu dagoen fikzioa da 'Cuerdas'. «Nire asmoa Rita laguntzea zen, ez nik gidatzea, eta horretarako isiltasuna baliatu dugu».
61. Canneseko Kritikaren Astean Le Rails d'or saria irabazu ostean, Donostiako Zinemaldian aurkeztu du Urresolak 'Cuerdas'.