Jon Maia: «Kantu batek bere mundualdiaren forma hartzen du eta horregatik dago bizirik»
Uztailaren 11 eta 12an ‘Kanterri, kantatzen duen herria’ ekimena izango da Oiartzunen. Bertan, arlo ezberdinetan diharduten sei hizlarik hartuko dute parte, horien artean, Jon Maia bertsolariak.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Euskarazko kantagintzaren bueltako ikasgune eta bilgune izateko eta euskarazko kantagintza aztertu eta hura sustatzeko errekurtsoak eskaintzeko xedez, uztailaren 11 eta 12an ‘Kanterri, kantatzen duen herria’ jardunaldiak antolatu dituzte Oiartzungo Udalaren, Kantagiltza Elkartearen eta Ahotsenearen artean. Bertan, hizlari jardungo dira Fermin Etxegoien idazle eta kazetaria, Anari Alberdi musikaria, Itxaro Borda idazlea, Ihintza Orbegozo musika kritikaria, Imanol Epelde musikari eta irakaslea eta Jon Maia bertsolaria.
Ekimena dela eta, Jon Maia NAIZ Irratiko Kultur Harian izan da.