IRRATIA

Primizian Gerniska Rudelari X. edizioaren kantua!

Gerniska, gernikako reggae jaialdiaren irudia (Gerniska)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Aste honetako Reggae Fever saioan asteburu honetan ospatuko den ´Rudelari Egunari´ errepasoa eman diogu eta ospatzeko prestatu duten abestia primizian entzuteko aukera izan dugu.

Kantauri estudioan grabatu da kantua, Gelboe´s estudioan nahastua eta masterizatua, Borja Goñi, Beñat Gabiña, Andoni Fernandez eta Gordon Weetmanen eskutik. Gerniska Rudelari eta Errementarians-ek egin du letra eta musikari lanetan aritu dira, Aitor Mentari baterian, Andon Ellis baxuan, Borjita Rocksteady gitarran, Gordon Esku bat pianoan, Bam Bam Krax tronboian, Willy Calambres saxoan eta Adrian Goxua tronpetan. Pello Rudeliarians ahotsean eta koroetan Takolo, Hanot eta Iturbe Rudelarians.

Reggae Fever saio honetan, noski, ez dira faltako ´Asteko Klasikoa´ eta ´Jatorrizkoa eta Moldaketa'.

Eta gogoratu: Reggae Sukarra ona da!