IRRATIA

Dark Funeral suediarren makurkeria

Dark Funeral talde suediarra (Dark Funeral )

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Suediako Dark Funeral taldeak astindu du 'Burdinola' heavy metal programako mailua. Black metalaren bigarren belaunaldi ilunarekin agertu ziren, eta jatorriari zintzo bezain makur eutsi diote. "We Are the Apocalypse" disko berriak betidanik izan direna aldarrikatzen du, eta legatu oldakorrari erreparatu dio Inaxio Esnaolak.

Dark Funeral banda Lord Ahriman eta Blackmoon gitarristek osatu zuten 1993an, Suediako Estokolmo hirian. Black metala jorratzeko gogotsu zeuden biak, eta taldera batu zituzten Draugen bateria eta Themgoroth abeslari eta baxu jotzailea. Lehen diskotik taldekide aldaketak etengabe izan zituzten, eta Lord Ahrimanek maiz osatu behar izan du laukotea eta boskotea.