IRRATIA

Idoia Sanchez: «Squirtinga ez da erantzun orgasmiko bat»

Sexualitatearen inguruko mitoak erausten dizkigu Idoia Sanchez Garciak. Gaurkoan squirting kontzeptua azaldu digu, pornoaz haratago.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Idoia Sanchez Garciarekin sexualitateari eskainitako tartea izan dugu Bigarren Kafean. Gaurkoan squirting kontzeptuaren inguruan aritu gara. Azken urteetan ezagun egiten ari den zerbait da baina oraindik ere askorentzat ezezaguna da edo okerreko irudia dugu. «Irudi bidez daukagun hezkuntza sexual bakarra pornografia den heinean, gizartean oso zabaldua dago horrekin lotzeko pentsakera». 

Jariakin baten isurketa da squirtinga. «Honi buruz dagoen gehiena hipotesietan oinarritzen da. Oso lagin gutxiko ikerketak daude eta oinarri gutxiko teoriak daude». Hori emakumeen sexualitatea urte asko atzeratuta dagoelako da. «Gizonezkoen sexualitatea 1930ean hasi zen lantzen eta klitoriaren lehen irudia 1998koa da».

2011ko ikerketa batean, emakume talde bat hartu zuten eta euren giza erantzun sexualak landu zuten, existitzen diren giza erantzun sexualen faseen arabera. «Kitzikapen sexual bat egingo zitzaien eta eskatzen zitzaiena, ikerketako zati horretara heldu aurretik txiza egin eta maskuria hustuta izatea zen. Kitzikapen hori egin eta squirta gertatu aurretik maskuria beteta zegoela ikusten zen eta behin squirtinga eginda, berriz ere maskuria hustuta zegoela ikusi zuten».

Ikerketa horren ondorio nagusia, jariakin horren jatorria maskuria zela izan zen. Datu horiei esker squirtinga hiru faktoreren ondorio zela ikusi zen. Exitazio maila altua, estimulazio jakin bat eta Vasopresina hormona dira faktore horiek eta elkarren segidan gertatu behar dute.

Luze eta zabal aritu da Idoia Sanchez gaiaren inguruan.