Frantziako presidentzialetako gakoak aztergai
Igandean izango da lehen itzulia eta bi aste beranduago bigarrena. Frantziako presidente berria hautatzeko prozesuak alde ideologiko bakoitzeko mapa argitzeko ere balioko du.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
NAIZ Irratia
Bi itzuliko leihan, Frantziako presidente berria hautatzeko bidea izango da igande honetan eta hilaren 24an.
Ezker-eskuin panorama politikoa argitzeko bidea ere izan daitezke hauteskunde hauek. Ultraeskuinean leihakide berria agertu da Zemmourren eskutik eta ezkerrean ere nagusitasuna nork hartzen duen ezbaian dago. Alderdi tradizionalek eutsiko diote enbata berri honi? Maite Ubiria NAIZ eta GARAko lankidearekin aztertu dugu datorrena.