IRRATIA
Elkarrizketa
Garazi Hach Embarek Irizar
Euskal saharar ekintzailea

«Beste behin trukerako txanpon gisa nahi gaituzte, baina ez diegu utziko»

«PSOEk Marokoko diktadorearekin harreman onak ditu eta ez gaitu ezustean harrapatu». Hala salatu du Garazi Hach Embarek Irizar euskal saharar ekintzaileak. NBEren ebazpenetan itxaropenik ez du eta Aljeriak zer esango duen garrantzitsua izango dela dio. Halaber, «borrokan» jarraituko dute.

Garazi Hach Embarek Irizar

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Espainiak Marokok Saharar lurralde okupatuetarako 2007an egindako proposamena aitortzeak ez du «ezustean» harrapatu Garazi Hach Embarek Irizar euskal saharar ekintzailea. Nolabait «espero» zuen, Espainiak beti funtzionatu duelako gatazka honetan berdin, «Marokoren txantai eta azpijokoei men neginez. Neutralak direla diote, baina beti traizionatu digute. PSOEk Marokoko diktadorearekin harreman onak ditu. Laguntza humanitarioa eta beste bai, aurpegi zuriketa, baina traizioa beti».

1991an bake plana martxan jartzerakoan Nazio Batuen Erakundearen erresoluzioa «itxaropen iturri» zen saharrarentzat. Denbora asko pasa da, ordea, eta Hach Embarekek nazioarteko komunitatean ez du federik erresoluzioak ateratzea erraza zaielako, baina ondoren «azpiko interesekin» mugitzen direlako.

Sanchezen aurretik Espainiako Borboikoak eta Gonzalez eta Zapaterok traizioa egin ziela ohartarazi du. Oraingo adierazpenen atzean zer dagoen galdetuta, argi dio, ez dela ekonomista eta Sanchez Marokorekin hasieratik tira biran egon dela, muga kontuetan eta. Halaber, ekintzaile sahararrari «berdin zaio» zer dagoen atzean, «bidegabekeria delako, giza eskubideen kontra ari delako. Hayako tribulalak esandako genozida horren alde egiten ari da», salatu du. «Txanpon truke izaten ari gara, eta ez dugu hori horrela izaten utziko. NBEren babesik gabe aurrera joko dugu, gure babesa Aljeria da; inportantea da zer egingo duen eta zein neurri hartuko dituen».

Marokok 2007 planteatutako proposamen horrek «Saharar herria bortxatu, torturatu, atxilotu eta zanpatzea ekarriko du. Maroko herri monarkia absolutista da. Bere herritarrek ez dute eskubudierik, oso txiroak dira, zer emango digu ba guri? Kontuan izan 75etik hona saharar herriaren erdia baino gehiago lurralde okupatuan bizi dela eta bertan oso egoera gordina da. Ez dago askatasunik, giza eskubiderik, hezkuntza eta osasun duinik. Hori orain denok ikusten dugu, gu bertara joango bagina bi egunetan zanpatuko gintuzkete».

«Benetako proposamen politikoak» eskatu ditu, «ez paperean eta hitz politetan geratzen direnak». Gogorarazi behar da Fronte Polisarioa gerran dagoela, «bere burua horretara behartuta ikusi duelako». «Bidean eroritakoengatik» aurrera jarraituko dutela ziurtatu du, «ezin delako oraina artekoa hutsean utzi».