Egoera «larrituz» doa Saharan
Urte beteko hutsunearen ostean, "Piztu itxaropena" XVIII. Euskal Karabana Sahara aldera abiatu da. Maite Berzosa, Sahararen Aldeko elkarteko kideak ekimenaren berri eman du NAIZ irratian.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Euskal Herri osoko elkartasun sareen laguntzaz, lau kamioi kamioi bete dituzte, Saharara janaria eramateko. Maite Berzosa, Sahararen Aldeko elkarteko kidearen esanetan, «44 tona» janari bildu dituzte Gipuzkoako ekarpenekin. Kamioiek Alicante dute helmuga. Bertatik, itsasontziz, Oranera iritsiko dira, materiala kanpamenduetan zehar banatzeko.
Pandemiak ere gogor jo du Saharan. Berzosak dio, «larri» egon direla, mugaren itxiera dela eta. «Ez zegoen aukerarik covidaren aurkako sendagaiak edo musukoak bidaltzeko».