IRRATIA

«Zahartzarora hobeto iristeko» tresna izan nahi du Helduari komunitateak

Gipuzkoan 55 urtetik gorako pertsonei zuzenduriko komunitate edo sare digitala da Helduari. Ibon Garmendia bozeramaileak eta Pilar Lekuonak Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialeko presidenteak eskeini dizkigute xehetasunak.

Ezagutza eta interakzioa sustatu nahi ditu Helduari komunitateak (Gorka RUBIO | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Helduari komunitate digitalak hainbat solasaldi antolatu ditu martxotik ekainera 'Zure momentuaren buru izan' lelopean. Hamar hitzaldi eta hiru mahai inguru eskeiniko dira, disziplina anitzeko adituekin. Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofiziala, Oniversity, helduei zuzenduriko on line unibertsitatea eta Bat, Bi ta Hiru enpresa dira Helduari komunitatearen bultzatzaileak.

Ibon Garmendia egitasmoko bozeramaileak azaldu du bi helburu nagusi dituztela, batetik, osasunari buruzko formakuntza eskeintzea eta bestetik, komunitate bat sortzea. Pilar Lekuona Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialeko presidentearen hitzetan «zahartzarora osasun hobeagoarekin iristeko» informazioa eskeini nahi du egitasmoak.