IRRATIA

Gramofonoa x 46

Bon Scott (Gramofonoa)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Otsaileko azken larunbata izan dugu aste honetakoa, baina 'Gramofonoa' saioaren atal berri bat entzuteko aukeraz, ondo baino hobeto baliatu gara 09:30etatik aurrera Naiz irratian. Beti bezala, eguneko efemerideak izan ditugu saioaren ardatz, Smokey Robinson musikari zein abeslariarekin ekin nahi izan diogularik aste honetakoari. The Matadors izenpean sortu bazuen ere taldea 1954.urtean, zenbait aldiz aldatu zioten honi izena. The Miracles edota Smokey Robinson and the Miracles bezala ere topatu genituelako ondoren.