Beste Bat | Musikarien azukre koxkorrak
Saio nomada da 'Beste Bat' saioa, ez baitu aurkezle finkorik. Hilabetero-hilabetero, astelehenetik ostiralera, 5 banda edo bakarlarik hartzen dute saioa egiteko ardura. Euskal sortzaileen kantu kuttunak ezagutzeko aukera ederra dira 'Beste Bat' saioak, baita erreferentzia diren kantuak ere. Astelehenetik ostiralera, 23:00etan da 'Beste Bat'.
NAIZ irratiaren hastapenetan sortu zen 'Beste Bat' saioa, eta musikari asko pasa dira bertatik: Niña Coyote eta Chico Tornado, Txuma Murugarren, Kyxo, Chill Mafia, Ochhi di Farfalla, Aguxtin Alkahat, Serpiente, Broken Brothers Brass Band, Joseba B. Lenoir, Gorpuzkinz, Iñorkiñak, Jurgi Ekiza, Deñe, Estitxu Pinatxo, Okene, Maria Rivero, Andoni Tolosa, Lamiak, Eneritz Furyak, Amorante, Ibil Bedi, Montauk, Eraul, Birkit, Dupla, Ibon RG, Xutik, Beietz! Maria Amolategi, Ane Garcia, Petti, Mikel Markez, Olatz Salvador, Nizuri Tazuneri, Miren Narbaiza, Ihana Iriondo, Bennize, Trini Fox, Julen, Mirua, Amooma...
Hemen entzun ditzakezue 'Beste Bat' saioak.