IRRATIA

Kera Deia | Toto x 2

Toto (Kera Deia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Atzoko saioaren ondotik, gaurkoa ez dugu makalagoa izan 'Kera Deia'ren tartean. Los Angeleseko Toto bandaren inguruan hitz egiten eta beraien doinuez gozatzen jarraitu nahi izan dugu igande honetako 60 minutuetan ere. Diskografia esanguratsua utzi izan dute 1976tik, estudioko albumak, zuzenekoak eta bildumak jaso izan baitituzte, eta zenbait musika talde berrirentzat erreferente izatea ere lortu dute. Historia luzea eta interesgarria du bandak, musikari ugari igaro baitira sorkuntzatik gaur egun arte.