IRRATIA

«Kooperatibari esker, baltistango emakumeek norbait izateko grina erakutsi dute»

Baltinstago emakume talde batek Ringchan Kooperatiba sortu du, txanoak egiteko eta ahalduntzeko. Aintzane Gardoki eta bere familiak prozesua hasieratik bizitzeko aukera izan zuten. 

Ringchan Kooperatibako emakumeek txanoak egiten dituzte. (Facebook / Baltistan Fundazioa)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Batzuetan pauso txikiek bidea zabalak irikitzen dituztela erakutsi ziguten. Horren adibide da Baltistaneko haranean gertatu dena eta izen bereko euskal Fundazioak bultzatu duena. 3.000 metroko altueran dagoen ekintzailetza-ekimen baten bitartez, India, Pakistan eta Txinaren arteko gatazka-eremua bihurtu den Hushé bailaran hain zuzen ere, bertako emakumeak independentzia ekonomiko berri batera eraman dituen proiektu bat erditu dute. Haran hau Karakoram mendietan kokatuta dago, K2 menditik gertu, munduko bigarren mendirik altuenaren hegoaldean. Eskualdean, nagusiki, tibetar jatorriko balti musulmanak bizi dira, XVI. mendea baino lehen tibetar budismora bihurtu zirenak. Munduko leku hau Tibet Txikia bezela ezaguna da, eta egoera geopolitiko ezegonkorra pairatzen dute.

Egori horri aurre eginez, 80 emakumeek RINGCHAN Kooperatiba sortu dute, euren hizkuntza propioan, urdueraz, 'maite duzun hori' esan nahi duena. Txanoak eginez euren ahalduntzea lortzen ari dira, ezikusiak izatetik, komunitatearen ekonomia sustatuz eta giza-garatze prozesu bati etengabeko haria emanez. Eta hori guztia, Arrasateko familia baten ideia batetik garatu zen.

Aintzane Gardoki Astolak gaztetan ezagutu zuen Felix Iñurrategi medizalea, eta beraz bazekien Baltistanen Felix Iñurrategi-Baltistan Fundazioa izena zuen elkarte bat zegoena. Baina galdera bat zebilkien buruan; «zer egingo ote da munduaren beste puntan bere izenean?». Eta galderari erantzute asmoz, etxekoei hara joatea proposatu zien. Senar eta semeek baiezkoa eman, eta berehala hasi ziren prestaketa lanetan. «Senar eta semeen zereginak berehala adostu genituen, baina ni nintzen arazoa, emakumea izateagatik» kontatu digu Gardokik.

Zerbait berria eskaini behar zien Baltistango emakumeei, eta sei-zazpi hilabetez txanpua eta jaboia nola egin ikasten aritu zen. Azkeneko momentuan ordea, Alberto Iñurrategik txano batzuk egiteko proposatu zion, Ternua enpresarekin elkarlanean. «Horrela, gauez, interneteko tutorialekin, jostorratza et artilea hartuta lau modelo egiten ikasi nuen» aitortu digu. 

Gauzak horrela, Baltistanera iritsi ziren. Bertan, Gardokiren senarrak, Baltistan Fundazioko arduradunekim, kooperatibaren onurak erakutsi zizkieten eta «sorpresarako, pandemia betean, emakumeek hori egiteko gaitasuna eduki dute». Are gehiago, «Kooperatibari esker, emakume hauek norbait izateko grina erakutsi dute euren etxe, herri eta bailaretan».

Hori guztia kontatzera etorri da Aintzane Gardoki Astola Bigarren Kafera.