Kera Deia | Björk
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Etxahun Arregi
Larunbateko 'Kera Deia' saioaren ondotik, igande honetakoan Björk Guðmundsdóttir abeslari, konpositore, aktore eta ekoizle islandiarra jarri dugu protagonistaren lekuan. Bere bakarkako ibilbidegatik ezagutzen da nagusiki, baina The Sugarcubes musika taldean ekin zion bere ibilbide profesionalari. Orain arte ezagutzera eman dizkigun kanturik onenekin osatu dugu ordubeterako sorta.