Kera Deia | Gilberto Gil
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Etxahun Arregi
Brasilera jo dugu larunbat honetako 'Kera Deia' saioan, Gilberto Gil musikari zein abeslariaren ibilbidea gogora ekarri ahal izateko. 'Louvação' izeneko diskoarekin hasi zen hospea hartzen, 1966an hain zuzen ere. 75ean berriz 'Refazenda' lana iritsi zen gure eskuetara, mistizismoa, ekologia eta orekaren bilaketa uztartu zituen diskoa. Gaur egun 79 urte ditu artistak, eta ordubeteko sesio iraunkorrean, lan ugari entzuteko aukeraz gozatu dugu.