IRRATIA

Txakur Gorria kolektiboaren kantu kuttunak

Txakur Gorriako kideal elkarrizketatu ditugu 'Doinuetatik Haratago' tartean.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Buelta bat eman diogu Doinuetatik Haratago tarteari. Gaur, gonbidatu batek lau abesti aukeratu ordez, lau pertsona gonbidatu ditugu, bakoitzak abesti bat aukeratu dezan. Izan ere, Txakurgorria proiektuko kideekin elkartu gara; lau emakumek osatzen dute sormen talde hau, Malen Amenabar Larrañaga, Mariñe Arbeo Astigarraga, Nerea Ibarzabal Salegi eta Ane Labaka Mayoz. «Musikaz inguratuta bizi gara» kontatu digute, baina nañabardura txiki bat egin nahi izan dute; «musikazaleak gara, ez musikan adituak». 

Mariñek Hatxeren 'Histeria' aukeratu du, Anek Napoka Iria taldearen 'Ibiltzeko Gertu', Nereak Thierry Biscaryren 'Goxo-goxo hil' eta Malenek Ginger taldearen 'Ixo'.