IRRATIA

Esti Curiel: «Aktore gisa pertsonaiak sortzea, sortzaile izatea da»

Esti Curiel Prieto aktoreak 25 emanalditik gora egin ditu '35 Huts' antzezlanarekin. Heriotza, familia eta rantxerak uztartzen ditu zumaiarrak umorezko obran honetan.

Esti Curiel elkarrizketatu dugu Kafe Hutsa tartean. (35 Huts)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Asunek 34 urte ditu, langabezian dago eta rantxerak kantatu nahi ditu. Bidegurutze batean sentitzen da, bere familiak madarikazio bat baitauka; 35 urterekin, familaiko emakumeak hil egiten dira. Hala ere, amama bizirik dauka, irratinobelak irensten. 

Hori da Esti Curiel Prieto zumaiarraren '35 Huts' antzezlanean topa dezakeguna. «Ez da autobiografia bat, baina ni naiz proiektuaren motorra» kontatu digu aktoreak. Familiako oinordetzaz, amatasunaz eta heriotzaz hausnartzen du Curielek oholtza gainean, bakarrik. 

Gai sakonak dira, baina umoretik landu ditu eta inspirazioa ez zaio falta, «ibiltzen edo gidatzen ari naizenean txiste asko bururatzen zaizkit». Hala ere, sormenarentzako sekretutxa bat kontatu digu; «estreinaldi bat edukitzea bezalako presiorik ez da existitzen».

Aitziber Garmendia eta Miren Gojenolaren laguntza izan du testuarekin, baina Curielek egiten ditu amona eta bilobaren paperak. «Ez nago ohituta bakarrizketetara, nahigabe iritsi naiz hona» aitortu digu. Horregatik agian, orain «taldean zerbait egiteko gogoa daukat».

Gaur bere ibilbideari errepasotxo bat egin diogu Bigarren Kafean.