IRRATIA

Ainara Azpiazu ilustratzailearen kantu kuttunak

Ainara Azpiazu 'Axpi' ilustratzaileari bere bost abesti kuttunen zerrenda osatzeko eskatu diogu. Doinuetatik Haratago tartean abesti horien inguruan aritu gara luze eta zabal.

Ainara Azpiazu 'Axpi' ilustratzaileak gustuko dituen abestien zerrenda osatu digu. (Laida Zapre)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Ainara Azpiazu Aduriz 'Axpi' ilustratzailea artez inguratuta bizi da. Baina gaurkoan, hirugarren arteari buruz galdetu beharrean, laugarrenaren inguruan aritu gara; musika. Izan ere, ilustratzaile hernaniarrak erlazio berezia du musikarekin. 

«Hamar urte pasa ditut isiltasunean lanean, baina azken urtean berreskuratzen ari naiz lanean musika entzuteko ohitura» aitortu digo hernaniarrak. Aspalditik datorkio musikazaletasuna, «nerabea nintzenean autostop egin eta kontzertuetara joatzen nintzen». Horregatik, zerrenda berezia osatu digu. 

Honakoak izan dira hautatutako kantak: 'Ausardiarik ez' (MICE), 'Ezekielen prophezia' (Itoiz), 'Ene Begiek' (Izaki Gardenak), 'Zure tristura' (Imanol) eta 'Historia del arte' (Las Bistecs).