IRRATIA

Amaterra; ingurumenarekiko kezketatik jaiotako baso musikala

'Eter' diskoa kaleratu zuen Amaterrak azaroan, euren estreineko lana. Amalurrarekiko dituzten kezakak islatu nahi izan dituzte Xabier Valverde, Laida Dominguez, Maitane Ezpeleta eta Iñaki Letamendia musikariek. 

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


'Eter' deitzen da Amaterra taldearen estreineko lana. Azaroan argitaratu zuten bederatzi abestiz osatutako diskoa, eta urtea amaitu aurretik eskaini zuten aurkezpen kontzertua, Tolosako Topic Museoan. 

Folk kantu organikoak, ahots goxoak eta doinu iradokitzaileak eskaitzen dizkigu Amaterrak. 'Lurra ez da jabego bat', 'Pachamama' edo 'Zuhaitzaren hostoak' abestiekin, amalurrareriko maitasuna islatu nahi izan dute. «Asko kezkatzen gaitu momentu honetan Lurrarekin gertatzen ari den guztiak» esan digute.

Xabier Valverderi otu zitzaion ideia, baina «proiektua bakarrik aurrera ateratzea zaila da» eta beste kideekin egin zuen topo: Laida Dominguez, Maitane Ezpeleta eta Iñaki Letamendia. Horrela, laukotea lanean hasi zen, «presik gabe, gauzak ondo eginez».

Horrela, presik gabe, luzaroan ondutako letrak eskaini dizkigute disko honetan; abesti batzuk duela 15 urte idatzi zituen Valverdek; «denbora modu linealean ikusten dugu, baina gauza batzuk atenporalak dira» esan digu.

Kide bakoitzaren nortasuna agerikoa da diskoan, formakuntza klasikoa eta folk estiloa nahastuta. «Uneoro bi gitarra daude, eta binomio horietan kolore berezia nabari da». Baina horiez gain, bongoak, udu izeneko musika-tresna afrikarra, Huelvako danborra... erabili dituzte. 

Hori guztia kontatu eta hiru kanta abestera etorri dira Bigarren Kafera.