IRRATIA

«Hau da pandemia batek hartzen duen itxura ezer egiten ez duzunean»

Zenbakiak «oso kezkagarriak» dira Koldo Gartzia zientzialarien ustez, hartu ez diren neurrien ondorio. Egoeraren argazkia osatu dugu berarekin, Lehen Arretak bizi duen egoeran begi bat jarrita. 

Bolivian bezala, Covid-aren txertoa Euskal Herrira helduko da asteazken honetan. (AFP)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Irailean inork gutxik pentsatuko luke egoera honetan egongo ginenik. Hala uste du Koldo Gartzia zientzialariak. Egunez egun ematen diren datuak ez dira parte onekoak, eta motibo argia dago horren atzean bere irudiko: «Hau da pandemia baten hartzen duen itxura ezer egiten ez denean». Gogoratu du martxoan etxean geratu ginela eta neurria ez genuela oso gogoko izan, baina hortara iritsi gabe ere, egun bizi dugun egoera leuntzeko neurririk ez dela hartu azalerazi nahi izan du; bere ustez ez gaude egoera okerragoan txertoek hori ekidin dutelako. 

Asteazken honetan Hego Euskal Herrian abiatu jarri den 9 eta 11 urte bitarteko haurren txertaketarekin, zentzu horretan, gurasoen erabakia errespetatu beharra dagoela esan du eta azken egunetan sortu den eztabaida saihestu.

Lehen Arretaren «kolapsoa» 

Gartziak azpimarratu du ospitaleak eta ZIUak ez ditugula oraingo honetan horren beteak ikusten, baina horren ordainetan «Lehen Arreta da kolapsatua» dagoena. «Ospitaleak salbatu nahian, Lehen Arreta kolapsatu dugu, larriak ez diren kontsultak ez egoteak ez duelako esan nahi gaixorik jartzen ez garenik». 

Lehen Arretak bizi duen egoera salatzeko, hain juxtu, abenduaren 16an mobilizazioak izango dira Nafarroako eta Arabako osasun etxeetako aurrealdeetan. Lehen kasuan, Nafarroako Osasun Plataformak deituta, aurrekontuetan osasun arloari egin zaion «utzikeria» salatu nahi dute; Araban, berriz, «Lehen Mailako Arretak ezin duela gehiago» azaldu digu ESK sindikatuko Imanol Rodriguezek. Pandemia egoerari «honen aurreko esku berberekin» ezin zaiola aurre egin esan du. «Lehen arreta kolapsatuta egon badago, ezetz esatea errealitateari uko egitea da».