Auto-stopa egin dugu Omanen
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Ostiralero bezela bidaiatzea egokitu zaigu Bigarren Kafean eta gaur Angel Cuerdok Omanera eraman gaitu. Asia mendebaldeko altxorra erakutsi digu Cuerdok baina auto-stop eginez. Coach Surfinga baliatuta merke eta Dubaitik barrena iritsi gara Muscat hiriburua, eta handik kosta, inguru menditsuak, desertua, oasiak eta hainbat esparru ezagutzeko aukera izan dugu.
Bidaiari tolosarrak bere esperientzian oinarritutako gomendioak eman dizkigu. Emaztea eta hiru seme-alabekin bidaiatuta bizitako omandar gidarien abegitasunaz hitz egin digu. Kanpin denda kokatu eta goizaldean abereen hotsak esnatuta aurkitu zituzten merkatuez, otarrain arrantzaleei esker egindako janka amaigabeez eta beste hainbat abenturaz aritu da gurean Cuerdo.