IRRATIA

«Ipuinei dagokionez ere haurrek badituzte euren eskubideak»

Naturalak dira haurren galderak, naturalak bezain zorrotzak batzuetan. Zer erantzun jakin gabe geratu zen Dorleta Kortazar 9 urteko ume baten galderarekin: Zergatik ez ditugu eskubide berberak haurrek eta helduek?

Dorleta Kortazar

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Pentsakor utzi du Dorleta Kortazar 9 urteko haur baten galderak. Zergatik ez ditugu eskubide berberak haurrek eta helduek? -galdetu dio Alaik. Eta hitzik gabe geratu da Kortazar. Hasieran. Gogorra da galdera, eta are gogorragoa galderaren atzean izkutatzen den errealitatea bere ere. 

Baina eskoriatzako ipuin kontalaria joan da pixkanaka osatzen, eta aurkitu du heldulekua haurren eskubideetaz hitzegiteko. Ipuinetan hain zuzen ere. Haurren ipuinekiko eskubideetaz aritu da, Haurren Nazioarteko egunaren atarian. Honen inguruko heptalogoa azaldu digu, eta noski, ipuina kontatu digu Kontxita Beitia eta Marimi Ugalde ere entzule zirela.