IRRATIA

Egonkortu, hedatu eta indartzeko xedearekin burutuko da hirugarren Euskaraldia

«Hitzez ekiteko garaia» lelopean burutuko da hirugarren Euskaraldia. 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den ariketa sozialaz. Arrate Illaro, Euskaraldiaren koordinatzaileak NAIZ irratian zehaztu du «egonkortzea» dela helburu nagusia.  

Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldiko partaideak Zentral aretoan. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Iruñean aurkeztu da Euskaraldiaren hirugarren edizioa. Ahobizi, belarriprest eta ariguneak bere horretan mantenduko dira, egonkortzea baita helburu nagusia. Illarok azaldu du gakoa: «Eguneroko lorpen txikiak, herritar bakoitzak hartzen dugun rola hartzen dugula».

Maiz entzungo dira «hitza» zein «ekin» hitzak 2022. urtean. Korrikak antzeko leloa du, ´Hitzekin´. Helburu partekatuen emaitza dela zehaztu du Euskaraldiaren Koordinatzaileak. «Euskalgintzan  ari garen eragileok bagenituen beste helburu batzuk lehendik, baina pandemiak areagotu ditu behar batzuk. Ikusten dugu, euskara eta euskaltzaleak kalera ateratzeko, lan egin beharko dugula. Eta kontestu horretan gertatuko dira bai Korrika, bai Euskaraldia».