IRRATIA

«Errealitate berri baterako lexiko berri bat dakar beti Hedoi Etxartek»

Hedoi Etxarte. (Gorka RUBIO / FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Hedoi Etxartek (Iruñea, 1986) 'Sortaldekoak' liburua argitaratu berri du Susa argitaletxearekin. Hori aitzakia hartuta, Igor Estankona idazleak Etxarteren hitzen analisia egin digu Bigarren Kafean. 

«Hedoi Etxartek beti dauka iruzkin egokia, diagnostiko zehatza, munduaren ikuskera kritiko eta era berean baikor bat». 2008an 'Suzko lilia' argitaratu zuen, eta 2012an 'Sinplistak'. «Irakurri ondoren sartzen zaizu halako bake sentsazio bat ez dena suminduena, ez dena militantearena, intimoagoa dena eta, era berean, guztiz artegagarria» hausnartzen du Estankonak.

«Gogorra da, zauriak egingo dizkizu bere poesiak, haserretuko zara esaten dituen gauzekin, hunkituko zaitu uneka. Zure erreakzioaren bila dabilen poesia da. Artea da»

Gomendio batekin amaitu du analisia, «'Sortaldekoak' Durango orduko irakurri beharko zenuke, entzule». Guk hori egingo dugu Bigarren Kafean.