Koldo Zuazua: «Gure begiak, arima eta bihotza zabaldu dira ‘Maixabel’ filma egiterakoan»
Zuazua ekoizle donostiarra Madrilen bizi zen egunkari batean ETAko presoak eta euren biktimek izandako elkarrizketen inguruan irakurri zuenean. Topaketa horien atzean istorio interesgarriak zeudela konturatu zen, eta «parte hartu zuten guztiei omenaldi bat egiteko ideia eduki nuen», kontatu digu.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Donostiako Zinemaldian estreinatu berri da Iciar Bollainek zuzendautako ‘Maixabel’ filma. ETAk hildako Juan Mari Jauregiren alarguna da protagonista, Maixabel Lasa. Lasaren bizipenetan oinarritu dira pelikula egiterakoan, baina Lasarekin eta Maria Jauregui alabarekin ez ezik, Ibon Etxezarreta eta Luis Carrasco ETAko kide ohiekin ere harremanetan egon dira. «Gure begiak, gure arima, eta gure bihotza zabaldu dira 'Maixabel' filma egiterakoan» aitortu du Zuazuk.
Koldo Zuazua ekoizle donostiarra Madrilen bizi zen egunkari batean presoak eta euren biktimek izandako elkarrizketen programari buruzko artikulu bat irakurri zuenean. Topaketa horien atzean istorio interesgarriak zeudela konturatu zen, eta «parte hartu zuten guztiei omenaldi bat egiteko ideia eduki nuen», kontatu digu.
Hamar urte pasa dira hazia erein zuenetik, eta asteburu honetan estreinatu berri du 'Maixabel', Donostiako Zinemaldian. «Nire bizitzako astebururik berezienetarikoa izan da; pelikula egitea giza-esperientzia bat izan da», esan digu ekoizleak.
Irailaren 24an iritsiko da ‘Maixabel’ Euskal Herriko zinema-aretoetara.