Ikasturte berrian, betiko aldarrikapenei eutsiko diete sindikatuek
Hasi berri den ikasturteak, pandemiaren ikasturte bat izaten jarraituko du, baina nolabaiteko normaltasuna berreskuratuko dela uste dute Steilas eta LAB sindikatuek, eta horrekin batera langileen aldarrikapenak mahai gainean jarri behar direla.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Ikasturtearen hasieran langileen egoera eta beharrak zeintzuk diren zehaztu dute, Nagore Iturriozek eta Irati Tobarrek, Steilas eta LAB sindikatuetako ordezkariek, hurrenez hurren. Baikor mintzatu dira biak, aurreko ikasturtea aurrez aurrekoa eta arrakastatsua izan zelako eta badirudielako bide beretik jarraituko dela. Hala ere, hezkuntza komunitatea jo dute arrrakasta horren eragile nagusi, biek salatu baitute administrazioek aldebakarrez jokatu dutela, eta Covid laguntzen inguruan ezjakintasuna dela nagusi.
Covidaz harago, ikasturte honetarako helburuak finkatu dituzte bi sindikatuek, horien artean bi helburu klasiko nabarmendu behar dira: behin behinekotasun tasa murriztea, baita ratioak jaistea ere.