Migrazioen erronka berrituak eta petrolioaren 'txoiloa'-ren amaiera
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Aulkien jolasa oso metaforikoa da. Musika martxan den bitartean dantzan zabiltza, ezer pasako ez balitz bezala, baina badakizu melodia etetean ipurdi baino eserleku gutxiago egongo direla eta kosta ala kosta egin nahi duzula bat zure. Esertzea lortzen duzun bitartean, hor konpon gainerakoak!
Klima aldaketak aulki ugari mugitzen ditu baina, kasualitatea, beti berdintsuak gaude besteen eserlekuak nola galtzen diren begira. Migrazioa eta egoera ekosoziala estu lotuta daudelako, Irungo Harrera Sareko Oihana Galardirekin elkartu gara.
Eta musika berriz hastean, zer? bada, aulkia mugitzeko garaia. Trantsizio ekologikoan eman beharreko urratsez ariko gara Ritxi Hernandez Abaitua Euskal Gune Ekosozialistako kidearekin.
Aulkia kendu ez, ondorengoari jarri egiten diogu non eseria. Danele Sarriugarte eta literatur aholkuen txanda da.
Musikarekin batera, has dadila dantzan, beraz, Gelditu Makinak saioaren 22. atala.
Bereak emanda, agur esango diogu 22. Gelditu Makinak saioari. Laster arte, entzule.