Bera Berak Rugby 7ko Europako Txapelketa jokatuko du
Irailaren 4 eta 5ean San Petesburgon jokatu den txapelketari begiratu diogu Unai Bayon kapitainarekin eta Xabier Etxaniz Bera Berako lehen taldeko ordezkariarekin
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Rugby 7ko Estatu Espainiarreko txapelketan bigarren izan zen Bera Bera. Lehen sailkatuak Europako Txapelketan parte hartzeari uko egin ostean, talde gipuzkoarrak eskuratu du San Petesburgon egoteko aukera.
Pozik daudela baieztatu du Unai Bayon kanpitainak, «beti da albiste ona atzerrira rugby txapelketa bat jokatzera joatea». Xabier Etxaniz lehen taldeko ordezkaria ere pozarren da, are gehiago rubgy 7ko diziplinan Bera Berak «apustu» sendoa egiten duela kontuan hartuta. Europako txapelketan jokatu ahal izatea gainera, taldekieentzat «pizgarria» dela nabarmendu du.