Kajerak x 6 | Koktel fresko bat
Ezin hobeto sartzen zaigu ia denoi hondartza batean eguzkia hartzen egon ondoren, koktel fresko bat. Gure txiringitoan ordea, bada halako planak nahasten dituen zerbait beste zenbait kasutan bezala.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Asteko lehen atalean, txiringitoari edo Chillout beach bar-ari kategoria pixka bat eman nahi omen dio Amaiak. Hori burutu ahal izateko lehen pausu modura, koktel batzuk egiten hasi da eta antza denez, ez du lehenengoarekin behar bezala asmatu. 'Margarita' koktela prestatu du lehenik eta behin, Josedamonek probatu ondoren erabatean asmatu ez duela garbi geratu delarik.
Asmatu edo ez, osagaien neurriak gehiegizkoak direla esango zenuke? Txinok ez du probatu beharrik ere izan agian koktelaren eragina nabaritu ahal izateko.