Dena Irailerako x 5 | Astelehenaren ajea
Ez dugu nolanahiko ajearekin hasi astea, pilak kargatzeko, Galizia aldetik egin du gaurkoan bat gurekin Plazaola jaunak. Literaturari berriz tarte txukun bat eskaini nahi izan diogu eta horretarako Nerea Balda izan dugu. Maddi Etxeberri nutrizionistak berriz, elikaduraren inguruan jardun du.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Abuztuko lehen astelehena izan dugu gaurkoa, baina kezka handirik gabe, astelehenarekin ajerik hasi dugu guk ere eguna. Izaera ezberdinak aipatuz hasi dugu gaurkoa, norbere jaiotegunak gure egunerokotasunean zerikusirik duen galdetuz hain zuzen ere. Zer nolako izaera izango ote dute astelehen batez jaio zirenek? Eta ostegun batez? Igande batez jaio zirenek izango ote dute ezberdintasunik? Batek daki, kontua da, 'Dena Irailerako' saioa izan dela gure gaurko aldapa gora hau errazteko bidea!
Hasteko eta behin Iker Plazaola izan dugu gurekin, oraingo honetan Galiziako Atalaiatik egin du gurekin bat. Bere arrebak edo "marka zuriko Tessak" ere parte hartu nahi izan du eta azken albisteen inguruko kronika txukun bat bidali nahi izan digute.
Literaturari ere aukera txukuna eskaini nahi izan diogu eta horretarako Nerea Balda kolaboratzailea batu da guregana. Proposamen ugari ekarri nahi izan dizkigu, horien artean uda honen lehen zatian amaitu berri duen lanetako bat ere bai eta proposamen modura utzi nahi izan dizkigu abuztuan zehar begirada bat eman eta irakurri ahal izateko. Hilabeteko azken astelehenean berriro ere bat egingo du gurekin gehiago solastu ahal izateko.
Azkenik berriz Maddi Etxeberria nutrizionistak ere bat egin du gurekin. Jatearen edota elikaduraren garrantzia azpimarratu nahi izan dugu oraingoan, askotan erreparatzen diogun zerbait izanik, badelako zer aipatua. Aditu gazteak xehetasun ugari eman dizkigu elikaduraren inguruan, baita bere lanketaren edota bizitzan igaro dituen egoeren inguruan ere.