IRRATIA

Dena Irailerako x 3 | Giro traketsaren alaitasuna

Gosari bikaina ostegun honetakoa ere. Plazaola jaunak bere Atalaiatik eta Potorrosin doktoreak, klima aldaketaz jardun dute. Urko eta Kimo kolaboratzaileek berriz, egungo musika albisteak ezagutarazi dizkigute eta Arkakuso nahiz Pubguitar Euskal Twitchlariak ezagutzeko tartea ere hartu dugu.

Dena Irailerako, Tessa Andonegirekin

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Lehen astea amaitzekotan, baina ostirala iritsi aurretik laugarrena burutu dugu oraingo honetan 'Dena irailerako' saioan. Uztail euritsua izan dugu aurtengoa, baita freskoa ere eta oporretan oporretan gaudenean, zeruari begiratzea dela esan genezake gure lehen eginkizunetako bat ohetik jaikitzerakoan. Hondartzara joan ahal izateko irrikaz egongo zara seguruenik, ea noiz iristen zaigun aurtengo estreinaldi hori bada. Euskal Herrian gaude eta uda idealizatu ahal izateko joera hori dagoeneko kontrolpean izan beharko genuke.

Giro triste horri ordea, umorea jartzen saiatu gara gaurko honetan ere 10:00etan hasita Naiz irratiaren uhinetan. Asteko eta behin, Iker Plazaola batu zaigu gurera ttirin-ttaran ibili delarik. Berarekin batera izan dugu Potorrosin doktoreak, Massachusettsen burutu zituen bere ikasketak eta doktoretzako titulua atera zuen ondoren Wisconsinen. Klima aldaketa egun asko aipatzen den gaietako bat izanik, adituarekin gehiago hausnartzeko aukera izan dugu.

Joan zen urtean gurean izan genituen, eta aurtengo edizioan ere ezin ziguten inolako hutsik egin Urkok eta Kimok. Kolaborazio bikaina eskaini digute gaurko honetan ere, musika albisteen inguruan jardun baitira eta hainbat lan entzuteko aukera ere izan dugu. Javi P3z, The Selecter edota Pantxoa eta Peio entzuteko aukera aparta izan dugu beraien eskutik.

Azkenik bi gonbidaturen bisita eder askoa ere izan dugu saioa agurtu baino lehen, gurera batu dira askok ezagun izango dituzuen Arkkuso (Iruñe) eta Pubguitar (Tiblat). Twitch plataformaren inguruan aritu gara beraiekin, Twitchlari bezala izendatzen baitute beraien burua eta alor ezberdinen inguruan aritu gara. Euskaldunek bertan duten jardunak txundituta utzi gaitu, baita plataforma honek atzean ezkutatzen duenaz ere.