Hizkuntzen eta ingurumenaren arteko loturaz
Gelditu Makinak saioaren aste honetakoan Itsaso Olaizola EHUko irakaslea izan dugu gonbidatu, hizkuntzen ekologiaz hitz egiteko. Gainera, 'Sendabelarrek dakitena' liburua eagutu dugu eta baita Fridays4Future mugimendua ere.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Munduko biztanleen ongizatea eta biosferaren babesa kontrajarriak al dira? Bestela esanda, posible al da bi aldagai horiek bateragarriak diren eredu bat? Zenbateraino gertu ala urruti gaude? Eztabaidagai interesgarri bezain luzea izan daiteke, baita lurrera ekartzeko modukoa ere. Lur horretan sartu asmoz, hizkuntzen eta ingurumenaren arteko loturaz, hartuemanaz eta erantzukizunez ariko gara Itsaso Olaizola EHUko irakaslearekin.
Era berean, inguruaren hizkuntzara gerturatuko gaitu Alba Cabrerak. 'Sendabelarrek dakitena' liburuaren harira, Garbiñe Larrearekin bildu da, beraz, badugu zer entzuna.
Etxetik kanpora dabilkigun beste bat ere bada gaurko bilkurara hurbiltzekoa. Xalba Ramirez bertaratuko zaigu Ane Rodriguezekin batera Fridays For Future mugimenduaren nondik norakoen berri ematera.
Identitatea eta osasuna aldarri, hemen dator Gelditu Makinak saioaren 2. denboraldiko 21. atala.
Bat gustora dagoenean azkar pasatzen dela denbora eta, hara, heldu da 21.saioa agurtzeko garaia ere. Segi fin eta entzun inguruak esaten dizuna, entzule.