IRRATIA

Bueltan da 'Dena Irailerako', Naiz Irratiko udako magazina

'Musikharia' saioak ikasturtea amaituta, ez pentsa konpainiarik gabe geratuko zaretenik... Bueltan da 'Dena Irailerako', Naiz Irratiko udako magazina. Tessa Andonegi kolaboratzaile kuadrila zabalaz inguratu du aurten ere. Informazioaren Haria saiotik pasa da nobedadeak kontatzeko.   

Donostiako Kursaaleko NAIZ Gunetik egingo da aurten ere 'Dena Irailerako' irratsaioa

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Datorren astelehenean, uztailaren 26an hasiko da Naiz Irratiko 'Dena Irailerako' udako magazina. Gure belarria gozatzeko asmoz helduko da Tessa Andonegi, aurtengoan ere kolaboratzaile sare zabal batez lagunduta.

Aktualitateari umore puntutik helduko dio lehen orduan Iker Plazaola oñatiarrak esaterako, eta umoretik asko izango du baita ere Nerea Arriolaren tarteak. Olatz Beobide zuzendari eta aktoreak ere izango du bere partea zineman emakumeek duten tartea aztertzeko, eta bertan izango da Elena Beloki ere 'Hariak' deituriko atalean emakumeak politikan duten arrastoa mintzagai. Aurtengo beste nobedadea Eider Iruretagoiena psikologoarena izango da; pandemia garaikoak aztertuko dituzte, besteak beste.

Eta nola ez, bueltan izango da 'Kajerak' irrati-nobela, Maribi eta Amaia parearen balentri, desgrazi eta pozkario guztiak kontatzen dituen saiotxoa.

Hau guztia uztailaren 26tik aurrera, goizeko 10:00etatik eguerdiko 12:00etara, Naiz Irratiaren sintonian.