IRRATIA

«Herriaren gehiengoak bat egiten du iraultzarekin»

Kubako iraultzaren kontrako ofentsiban «jauzi kualitatiboa» eman dela uste du Euskadi-Kuba elkarteak. Alabaina, kubatarren gehiengoak gobernuarekin eta iraultzarekin bat egiten duela adierazi du Salvador Gonzalezek. Itxaropen handirik ez du Joe Bidenekin; bai, ordea internazionalismoarekin.

Una mujer pasa frente a una pared con la bandera cubana, en La Habana. (Yamil LAGE/AFP)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Salvador Gonzalez, Euskadi-Kuba elkarteko kidea «kezkatua» dago egoerarekin, «jauzi kualitatiboa» eman dela uste baitute. Halaber, Kubako Gobernuarekin herritarren gehiengoa dagoela uste du, iraultzarekin bat egiten dutelako eta alde horretatik «lasai» daude.

Gonzalezen arabera, «blokeoa zorroztu egin da, ondorioz nazioarteko merkatuan ezin dute erosi ezer. Petroleo hornikuntzarik ez dago, Venezuelatik ateratzeko presioa egin dute eta blokeatu. Horrek gabeziak eragin ditu irla  barruan eta kontuan hartuta 60 urte daramatela blokeoarekin eta azken aldian isun berriak jarri dizkiotela, Kubako egoera ez da ona. Honi gehitu behar zaio pandemia. Hori probokatu eta aprobetsatzen dute kubako iraultzaren kontra erabiltzeko. AEBtako sekzio batzuk propaganda egin eta herritar askorengan sortu du istiluak».

Joe Bidenek «gauza asko» egin ditzake, Euskadi-Kubako lagunaren esanetean, baina «ez du demostratu aldatu nahi duenik. Ez dugu itxaropenik Etxe Zuriarekin, nahiz eta NBEk askotan blokeoa amaitzeko eskatu».

Azkarrago mugitu behar izan da Kubako Gobernua, joan den igandeko protestetan, sendagai eta elikagai eskasia eta zerbitzu elektrikoaren mozketak salatu ostean. Kexu horiei erantzuteko hainbat neurri iragarri zituen. Besteak beste, ezabatu egingo du orain arte uhartera bidaiatzen zutenek herrialdean inportatu zezaketen elikagai, sendagai eta garbitasunerako produktuen gehienezko kopurua.

Nazioartean asko dira AEBrekin lerratu eta Kubako Gobernu iraultzailea deuseztatzea nahi dutenak, baina internazionalismoak elkartasunez eutsi egingo diola uste du Salvador Gonzalezek.