Kristina Zuza astrofisikoarekin denboraren inguruan
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Pentsatu duzu inoiz ea denbora lineala den? Noizbehinka, badirudi dentsitate aldakorreko masa moduko bat dela. Batzuetan, helioa bera baino arinagoa da ta besteetan beruna bezain astuna. Tarteka, urrea balio du eta, marteka, zakurraren putza. Denboraren joan bizkorrean, hemen eta orain behar omen da.
Berehalakotasuna erroetaraino sartuta dugu eta horrek eragina dauka analisian eta hausnarketa gaitasunean. Hala ote? Kristina Zuza Astrofisikari eta irakaslearekin ikertuko dugu.
Badaude beste zenbait gauza urteak igaro arren bere horretan kontserbatzen direnak. Iruditerian, basoak izan daitezke horren adibide baina ez pentsa egonean daudenik! Alba Cabrera hiru eragilerengana gerturatu da; Errez kooperatiba, kukubaso elkartea eta baso biziak plataformarengana.
Urteak joan eta urteak etorri, lo ez daudenak herri mugimenduak dira. Xalba Ramirez kideak bere lagina osatzen jarraitzen du eta gugana dakar Etxalde eragilea.
Uneoro eraberritzen den fenomeno bat ere badugu gurean! Hain zuzen, Etxahun Arregiren musika gomendioari azaleratxo bat egingo diogu, berak ikusiko du zenbateko bolumena eman.