IRRATIA

'Le processus de paix au Pays Basque', bake prozesuaren azterlan «ahal bezain objektiboa»

Eguzki Urteaga soziologo eta EHUko irakaslearen azken liburuak Euskal Herriko bake prozesuaren ibilbidean sakontzen du. Ipar Euskal Herrian eta Estatu frantsesean ETAren amaierak sorturiko jakin-minari erantzuten dio argitalpenak.

Eguzki Urteagaren azken liburuaren azala

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Liburuaz gain, Ipar Euskal Herriko hauteskunde departamentalez sakondu dugu soziologoarekin eta instituzio propioak lortu izana edota boto abertzalearen hazkundea, bake prozesuaren ondorio izan direla baieztatu du.