«Nahiz eta euskararen ezagutza zabaldu den, erabilerak behera egin du eremu informaletan»
Gazte euskaltzale talde anitza batu zen pasa den larunbatean Iruñean euskarak bizi duen egoerarekin haien kezka plazaratzeko eta euskararen aldeko borroka indartzeko deia luzatzeko. Xabat Illarregi bertako kideetako bat izan da NAIZ Irratian beraien gogoetak partekatzen.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Hainbat gazte euskaltzale batu ziren pasa den larunbatean Iruñean euskararen egoeraren inguruan duten kezka, ardura eta gogoa plazaratzeko. Herri edo auzoetako zenbait euskara taldetatik, unibertsitateko euskara taldeetatik eta gazte mugimenduetatik datozen gazteak, zein egoerarekin kezkatuta dauden norbanakoak izan ziren bertan. Xabat Illarregi bertako kideetako bat izan da NAIZ Irratian haien gogoetak partekatzeko.