IRRATIA

Paule Bilbao: «Musika estilo honekin biluzten naiz emozionalki»

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


'Biluztasunez jantzita' diskoa aurkeztu digu Arima taldeko Paule Bilbaok gaurko elkarrizketa musikatuan. 2020ko martxoko konfinamendua baino lehenago hasi zen abestiak sortzen, eta konfinamenduaren bitartean osatu zituen. Ziurgabetasun egoera hartatik ihes egiteko terapia izan zen musika eta prozesu horren emaitza izan da Arimaren bigarren diskoa.

Bonberenean grabatu dute 6 abesti biltzen dituen lana, ekoiztetxez eta lan taldez errepikatu dute bertan. 7 egunetan egon ziren grabatzen diskoa estudioan 'Txap'-ekin batera,«badu zerbait, guk lokalean pentsatzen duguna oso ondo eraikitzen duela gero diskoan entzuteko». Lan hau helduagoa da eta ahotsak ere beste presentzia bat dauka. Dagoeneko zuzenean aurkezteko aukera ere izan dute eta oso pozik daude jendearen harrerarekin, nahiz eta kontzertu eredu berrietara egokitzea ohitzea zaila izan den.

Gainera disko honek badu naturarekin harremana, Paule Bilbaok duen gertutasuna nabaritzen da. Musika estiloa ere oso lotua dago naturarekin eta bakean sentitzen da musikaria bi eremuetan. Bertan finkatzen ditu sustraiak eta biluzten da emozionalki.

Elkarrizketa akustikoan kontatu digu hau guztia Paule Bilbaok, edo Arimak.