IRRATIA

Jaime Mayo: «Argiztatzea da marraztea, pintatzea eta kontatzea»

'Zehar' dantza ikuskizuna.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Jaime Mayo Bella, Junky, teknikari eta argi diseinatzailea da, baina diziplina anitzeko artista dela esan genezake. Beti egon da musika eta antzerkiari lotuta; solfeo, armonia, abesbatza, tronboia eta bonbardinoa ikasi zituen Donostiako Kontserbatorioan eta baita antzerkia Donostiako Arte Eszenikoen tailerrean ere.

Gainera, argiztapenarekin loturiko ikastaro ezberdinak egin ditu, nahiz autodidakta ere baden. Tirri Tarra fanfarre taldean ibili zen, eta nahiko modu autodidaktan ikuskizun ezberdinetako argiztapena bere gain hartu zituen. Azken urteetan batez ere honetan dabil, eta arte eszenikoetako konpainia askoren lanak argiztatu ditu.

'Ozeanoko pianista' lanaren muntaian aritu zenean sentitu zenuen argiztapenak sortzen duen magia hori, «orduan konturatu nintzen posible zela argiekin asko espresatzea» esan digu. Ordutik, usika, antzerkia eta dantza ikuskizunetan aritzen da, «prozesua oso antzekoa da, baina hizkuntza desberdina da».  

Maiteminduta dago bere lanarekin, baina kritikoa da gabeziekin, «Euskal Herrian argi ikuskizunak ez dira existitzen» aitortu digu.

Bere ibilbideaz eta argien garrantziaz aritu gara Bigarren Kafean.