'Friends' telesaileko zazpi plazer puntuak
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Friends telesailean Monicak Chandlerri zazpi puntu erogenoz osatutako mapa baten bidez azaldu zion nola hobe zezakeen bere bikoteari plazera eragiteko modua. Puntu horiekin jolastu eta batetik bestera bidaiatzea modu egokiena da emakumeak askoz gehiago goza dezan, Monicak argi eta garbi azaltzen dio.
Eszena honetan, lerroartean, sexualitateari buruzko tabuak eta jakintza falta agertzen dira. Chandlerrek zazpi puntu asko direla uste du, baina, zazpi ez al dira gutxi?
Burua, belarriak, lepoa, titiburuak, izterrak, bagina eta klitoria. Puntuak baino eremu erogenoak dira eta estimulazio egokiarekin bakoitzaren plazera bermatzeko tresna bikainak, baina horiek ez dira bakarrak. Pubisa, sabela, bizkarra, uzkia, oinak, hatzak… denak izan daitezke estimulatzeko zona erogenoak.
Eremu erogenoak gorputz bakoitzean desberdinak izan daitezke eta estimulazioaren arabera sentitzen den plazera ez da berdina izango. Beraz, komunikazioa oso garrantzitsua da beste pertsonari zer gustatzen zaion jakiteko eta esplorazioa bakoitzaren gustuak eta plazera ezagutzeko.