IRRATIA

Gorka Gaztanbide & Txikizio Kuadrilla

Gorka Gaztanbide

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Musikan luzaro aritu da Gorka Gaztanbide, baina erdi ezkutuan beti: Desoreka taldearekin hasi, gero jazzaren munduan barneratu, eta hainbat proiektutan ibili izan da: The Broken Brothers edo David Burgi Trio, besteak beste. Duela pare bat urte bizilekua aldatu eta pandemia iristearekin batera, abesti propioak sortzeari ekin zion musikariak, hori egiteko beharrari erantzunez. Konposatutako 10 kantu hautatu, eta Txikizio Kuadrilla kuttunarekin batera grabatu du Gorka Gaztanbidek lehen disko hau.