IRRATIA

Postal Kolekzionistak | Bagoi Hutsak

Postal Kolekzionistak

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Bidaietatik postalen ordez kantuak ekartzen hasi zenean sortu zen Postal Kolekzionistak Iñigo Asensioren baitan. Egitasmoaren bueltara bildu zituen gero Ander Zubillaga, Juanjo Falcon, Michel Langaron eta Irene Lopez musikariak, eta 2018an hartu zuen taldeak forma. 'Azken gaua hirian”'izan zuten lehen lana, eta orain, “Bagoi hutsak” bigarren diskoarekin datozkigu.

Zortzi kantu, zortzi postal biltzen ditu 'Bagoi hutsak' diskoak. Iraganetik bidalitako abestiak dirudite: kutsu nostalgikoa dute, baina etorkizunari idazten diote. Bidelagun ugari izan dituzte Postal Kolekzionistek, musika egitea bera ere bidaia bat delako.