IRRATIA

Gaizka Salazar: «Talde haundietatik gatoz, baina ez dugu inongo presiorik sentitzen»

Era Batera taldea.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Era Batera taldea 'Antipodetan' ezagutu genuen 2018an. Euskal entzuleen belarrientzat ezagunak ziren antipoda horiek, gertukoak. Izan ere, Gatibu taldeko bateriaren erritmoarengatik ezagutzen genuen Gaizka Salazarrek abiatutako proiektua da EraBatera. Eta hasieratik oso ondo inguratuta egon da Salazar talde honetan: Gatibuko taldekide Mikel Caballero, Ken Zazpiko Beñat Serna eta Willis Drummondeko Jurgi Ekiza izan ditu bidelagun hastapenetik. 'Antipodak' atzean utzita, 'Izpi Galdua' argitaratu dute 2021an, sei abestiz osatutako bigarren lana. Eta sei zenbakiarekin jolasean, bi taldekide gehiago batu dira orain proiektura, seikotea osatuz: Josu Aginaga eta Miguel Moyano.

Gaizka Salazar Bigarren Kafera gerturatu da azkeneko lan hau aurkezteko. Aitortu digu bigarren lan hau rockeroagoa dela, letrak baikorragoak direla, soinua ilunagoa dela eta iluntasun horretan topatu dituztela argi izpiak. Izan ere, Gaizaren hitzetan «EraBatera jolasteko elkartu garen sei lagun gara».