'Gure hots' emakumeen lan esparruaren azken 40 urteetako erradiografia
Arrate Fernandez zuzendariak bere lehen lan luzea du esku artean. Dokumental batekin dator zinemagile andoaindarra, 'Gure hots', azken 40 urteetan emakumaren lan esparrua izan denaren erradiografia.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Ikus-entzunezkoen munduan ibilbide luze, oparo eta askotarikoa du Arrate Fernandezek, aktore, dantzari, gidoigile, argazki zuzendari...sektorearen txoko eta mutur asko ezagutu eta bizi izan ditu, baina azken urteetan zinema zuzendari lanetan dabil batik bat. Hemen elkarteko, bazkidea da eta ezinbestekoa deritzo ikus-entzunezkoen alorrean emakumeek dagokien lekua izan dezaten elkartetik egiten den lanari.
Film laburrak zuzendu izan ditu orain aretan, baina oraingo honetan zinemagile andoaindarrak lan luze bat du labean:'Gure hots' du izena eta azken 40 urteetako emakumeen lan esparruaren erradiografia bat egin nahi izan du bertan.
Elkarrizketak ditu oinarri dokumentalak, eta elkarrizketatuak aukeratu aurretik sondeo bat, ikerketa lan bat egin du eta lan merkatuko alor ezberdinetan aritu diren emakumeak aukeratu ditu. Lan merkatuan izan duten eragina neurtu nahi izan du Ararte Fernandezek, eta belaunaldi ezberdinek esparru bera nola bizi izan duten alderatu. Lanak ordea badu irakurketa paralelo bat ere, feminismoaren bilakaera ere isladatzen baita kontakizun hauetan.
Ez da erraza izan pandemia erdian Euskal Herri osoan zehar elkarrizketak egiten ibiltzea, baina ihazko udararako amaitu zuen errodaia lana, edizio lanak ere aurreratuta ditu, finantzaketa kontuak lotu eta aurkezpena noiz eta non egin erabakitzeko lanetan dabil orain